Datos personales

Mi foto
Euskadi
e-mail: info@imaginateque.com Telf.: 693 727 452

GAUZAK. Fran Lasuen & Jose Luis Canal


Ahots batetan, pianoaren teklatu artezean eta biolinaren bolutaren biribiltasunean korapilaturik, laguntzen eta egiten gaituzten gauzakiak, gogoak, kexak, galderak eta “saudadeak” (*).
(*) Saudade: Une horretan bizi dugun une horren nostalgia. Etorkizunerako nostalgia bat. (Antonio Tabucchi)

Musikaren munduan jorratutako karrera emankorra erakutsiz, Fran Lasuen, berriro taularatzen zaigu Jose Luis Canal pianojolearekin batera zeharo pertsonalak diren kontzertuak eskeiniz.
Izukaitz eta Oskorri taldeetan hazitako eibartar musikariak, pare bat hamarkada daramatza bere proposamen anitzak bakarka aurkeztuz.
Sasoi honetan, diskak kaleratzetik kanpo, bai ikus-entzunezkoetan bai antzerkiaren munduan, makina bat lan gauzatu ditu konposagile, ekoizle eta zuzendari lanetan.
Lasuenek, musikaren asmakizunaren laborategian dihardu, sustrai ezberdinetan, lurraren eta soinuaren mosaikoa osatuz.


“Gauzak” izeneko kontzertuan biolinak eta pianoak frantziar chanson  inguruko ikuskizunera hurbiltzen gaituzte.
Barru-barrukoa, iradokorra, musika bitxia den “petit cadeau” bat.   
http://www.franlasuen.com/


No hay comentarios:

Publicar un comentario